Politika -
PARIS
Frantziak Josu Urrutikoetxea Espainiaratzea erabaki du, 'herriko tabernen' auziagatik
Nolanahi ere, estraditazioa atzeratu egingo litzateke, Frantziako Justiziarekin ebatzi gabe dituen kasuak ebatzi arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako Justiziak Josu Urrutikoetxea Espainiaren esku uztea erabaki du asteazken honetan, "herriko tabernen" bidez ETAren finantzaketan parte hartu izanari buruzko sumarioa dela eta.
Pariseko Apelazio Auzitegiko instrukzio aretoak ETAko buruzagi ohiari jakinarazi dio baldintzapeko askatasunean dagoela eta hiru egun dituela Gorenean helegitea jartzeko.
Nolanahi ere, estraditazioa atzeratu egingo litzateke, Frantziako Justiziarekin ebatzi gabe dituen kasuak ebatzi arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea