Politika -
Nafarroan
"Biolentzia mota ezberdinen" biktimen arteko topaketa antolatu du Foru Sozialak
Irailaren 29an eta urriaren 8an izango dira jardunaldiak eta "elkarbizitza demokratikoa"ren aldeko aldarria izango dute hizpide.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Foro Sozialak "elkarbizitza demokratikoa"aren aldeko jardunaldiak antolatu ditu irailaren 29an eta urriaren 8an. "Biolentzia mota ezberdinak" jasan dituzten biktimen arteko topaketa eta adituen arteko mahaingurua eskainiko dira bertan.
Foro Sozialak, prentsaurreko baten bidez jakitera eman duenez, irailaren 29an, asteartea, Baluarteko Gola aretoan, Daniel Innerarity, Helena Taberna eta Jorge Urdanoz adituak bilduko dituen mahaingurua antolatu du.
Innerarity, Filosofia politikoan katedraduna, Ikerbasqueko ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoko Institutuko zuzendaria da eta Florentziako Europar Unibertsitateko irakaslea ere bada. Gainera, 2013. urtean, Vianako Printze Saria irabazi zuen.
Innerarityk Helena Taberna zinegilea izango du aldamenean. Helenaren lanik azpimarragarrienen artean, 2.000 urtean estreinatu zuen “Yoyes” film ezaguna dugu, euskal gatazka jorratzen duena.
Jorge Urdanoz, bestalde, Zuzenbidearen Filosofiako graduko irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Zientzia Politikoetako eta Ideia Politikoen Historiako irakaslea UNEDen. Hauteskunde sistemetan eta ordezkaritza politikoan aditua da Urdanoz.
Urriaren 8ko jardunaldiari dagokionez, bertan "ETAren biktimak eta Estatuaren biktimak" bilduko dira bertan. Topaketa Kamarako hemizikloan antolatzeko eskaera egin die Nafarroako Parlamentuko Mahaiari.
Maria Jauregi eta Naiara Zamarreño izango dira topaketan, biak ETAko atentatu baten biktimak dira, beraien gurasoak bertan hil baitziren. Bestalde, Belen Zabala ere izango da bertan, bere enba Guardia Zibilek hil zutelako; baita Olatz Etxabe ere bere aita Triple A taldekoek hil baitzuten.