Politika -

2020-2021 ikasturtea

Urkullurentzat "lehentasuna" da aurrez aurreko hezkuntzan segurtasuna bermatzea

Era berean, beharrezkotzat jo du "indarrak batzea" pandemiari aurre egin ahal izateko, "birusak ez duelako inolako mugarik".

Deustuko Unibertsitatearen ikasturte berriaren irekiera ekitaldian izan da Urkullu. Argazkia: EFE
Urkulluk uste du aurrez aurreko hezkuntzan segurtasuna bermatzea dela "lehentasuna"
Deustuko Unibertsitatearen ikasturte berriaren irekiera ekitaldian izan da Urkullu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du ikasturte berriaren "lehentasuna" aurrez aurreko eskoletan segurtasuna bermatzea dela, horrek gizarte "bateratuago" bat eratzen duelako. Era berean, "indarrak batzeko" eta pandemiaren aurrean "laguntzeko" deia egin du, "birusak ez duelako inolako mugarik".

Deustuko Unibertsitatearen (Bilbo) ikasturte berriaren irekiera ekitaldian izan da Urkullu asteazken honetan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin eta Jose Maria Guilbert unibertsitate horretako errektorearekin batera.

Agerraldian, Urkulluk nabarmendu du aurrez aurreko eskolek "aukera berdintasuna" bermatzen dutela, eta horrenbestez, gizarte "bateratuago" bat lortzeko urrats bat ere badirela.

Ildo horretan, onartu du Deustuko Unibertsitatea "erreferente" dela euskal gizartean, besteak beste, "egokitzeko gaitasuna" duelako, malgua delako eta aurrez aurreko klaseak gauzatzeko erresilientzia duelako.

Urkulluk, gainera, berretsi du koronabirusak ez duela inolako mugarik, alegia, lurralde, adin-tarte eta gizarte-maila guztiei eragiten diela. "Mundu mailako pandemia bat da. Guztioi eragiten digu modu berean", adierazi du. "Beraz, ez dezagun mugarik jarri, ez dezagun inor nabarmendu, indarrak batzea eta laguntzen saiatzea da gure lana", erantsi du.

Bestalde, lehendakariak esan du ikasturte eta legealdi hasieran "euskal unibertsitate sistema" indartzen saiatuko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Deustuko Unibertsitatea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Koronabirusa