Politika -

Koronabirusa

EH Bilduk Bilbon dituen lau zinegotziak bakarturik, COVID-19 kasu batengatik

Lau zinegotziak ez ezik, bi aholkulari ere koarentenan daude, PCR proba egin bitartean, udal talde horretako beste behargin batek positibo eman duelako.

Jone Goirizelaia, Bilboko Udaleko EH Bilduko bozeramailea. ETBren bideo batetik ateratako irudia
EH Bilduk Bilbon dituen lau zinegotziak bakarturik, COVID-19 kasu batengatik
Jone Goirizelaia, Bilboko Udaleko EH Bilduko bozeramailea. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Bilboko Udalean dituen lau zinegotziak eta talde horretako beste bi langile bakarturik daude igandetik, COVID-19a atzemateko proba egiteko zain baitaude. Izan ere, haien lankide batek positibo eman du PCR proban.

Hain zuzen ere, kasu positibo hori atzeman zutenetik daude etxetik atera gabe Jone Goirizelaia, Asier Gonzalez, Alba Fatuarte eta Bruno Zubizarreta, badaezpadako neurri gisa eta osasun profesionalen gomendioei men, EH Bilduko iturrien esanetan.

Osakidetzak deitu arte, beraz, telematikoki egingo dute lan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa