Politika -
Iruñeko Udala
Iazko sanferminetako txupinazoan izandako liskarraren auziak aurrera segitzen du
Joxe Abaurrea zinegotziak liskarra izan zuen hainbat udaltzainekin balkoian ikurrina atera zuenean. Epaileak delitu zantzuak antzeman ditu Abaurrearen jokabidean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2019ko sanferminetako txupinazoan istiluak izan ziren Iruñeko udaletxeko balkoian, Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak ikurrina atera zuenean. Carmen Alba Navarra Sumako hautetsiak salaketa jarri zuen auzitegietan eta kasua ikertzen ari den epaileak esan du delitu zantzuak antzeman dituela Abaurrearen jokabidean.
Epailaren autoaren arabera, Abaurreak hainbat udaltzaini eta Carmen Albari eraso egin ziela erakusteko froga nahikoa omen daude.
"Udaltzainak uniformez jantzita zeuden eta balkoian legez kanpoko ikurrak edo banderak kentzeko agindua zuten; Abaurreak agenteei aurre egin zien, erasoak egin zituen eta borrokan ibili zen, legez kanpoko ikurrina handik ken ez zezaten", dio epaileak.
Hortaz, epaileak izapideekin aurrera jarraituko du, eta aldeei hamar eguneko epea eman die auzia artxibatzeko edo ahozko epaiketa egiteko eskariak idatziz aurkezteko.
Bestalde, epaileak artxibatu egin ditu liskar horren harira Carmen Alba, Maider Beloki (EH Bildu) eta zenbait udaltzainen aurka jarritako salaketak.
Ikurriña jartzen saiatu direnean tentsio uneak bizi izan ziren, 2019/07/08ko bideoa: