Politika -

Eusko Jaurlaritza

Jonan Fernandez, Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda departamenduko idazkaria

Garapen jasangarriaren arloan, Eusko Jaurlaritzaren eta Nazio Batuen Erakundearen agendak lerrokatzea izango da aurrerantzean bere ardura.

Jonan Fernandez artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Jonan Fernandez artxiboko argazki batean.
Jonan Fernandez artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Kooperazioa Idazkaritzan zortzi urtez zuzendu ostean, Jonan Fernandez Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda departamenduko idazkaria izango da aurrerantzean Eusko Jaurlaritzan. Departamentu berria da.

Iñigo Urkullu lehendakariak hainbat aldaketa egin ditu Gobernuan. Hala, Emakunde;  Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Gogora Institutua; eta Garapenerako Kooperazio Agentziak Lehendakaritzatik Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak Sailera pasatu ditu. Beatriz Artolazabal sailburuaren ardurapean egongo dira.  

Aldaketa horien baitan, Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda izeneko departamendua sortu du eta Jonan Fernandez jarri du idazkaritza horren buruzagitzan.

Besteak beste, Garapen jasangarriaren arloan, Eusko Jaurlaritzaren eta Nazio Batuen Erakundearen agendak lerrokatzea izango da aurrerantzean bere ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde albisteak Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa