Politika -

Ekimena

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria Tourrera eraman du Gure Eskuk

Col du Soudeten "freedom" hitza argiekin idazteko asmoa zuten baina lainoagatik, ekintza egokitu behar izan dute.

Gure Eskuren ekimena, Col du Soudeten. Argazkia: Gure Esku Twitter
Gure Eskuren ekimena, Col du Soudeten
Gure Eskuren ekimena, Col du Soudeten. Argazkia: Gure Esku Twitter

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriaren eta Kataluniako erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia egin du larunbat iluntze honetan Gure Eskuk Col du Soudeten, Tourreko txirrindulariak hortik igaroko zirela aprobetxatuta.

ANC eta Llum i Llibertat kataluniarrekin elkarlanean antolatutako ekitaldia izan da. Larunbat iluntzean "Freedom" hitza argiekin idazteko asmoa zuten baina, lainoagatik, ekintza moldatu behar izan dute.

"Jende librea gara behelaino artean", adierazi du Gure Eskuk Twitter bidez, "ekintza egokitu behar izan dugu, baina aldarria ez: gure etorkizuna aske erabaki nahi dugu, eta bidea elkarrekin egingo dugu".

Lasterketak sortzen duen arreta mediatikoz baliatuta, "Freedom" (askatasuna) hitza argiztatu nahi zuten Col du Soudeten (Ereta, Bearno), Frantziako Tourraren 9. etapa (Paue-Larüntze) igaro baino ordu batzuk lehenago.

Antolatzaileek "mezu argia" helarazi nahi izan diote "nazioarteari" ekimen horrekin: "Kataluniako gatazka eta Euskal Herrikoa berbera dela". "Herritarrek askatasunez erabaki nahi dute etorkizuna, eta sistematikoki ukatzen zaie aukera hori", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Frantziako Tourra Politika EAE Gure Esku gaur Frantzia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa