Politika -

EAE-KO GOBERNU BERRIA

Bi lehendakariorde eta bost izen berri izango ditu Eusko Jaurlaritza berriak

Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariorde izango da. Bigarren lehendakariordetza PSE-EEren esku geratuko da, Idoia Mendiaren esku, eta Osasun Sailaren gidaritza Gotzone Sagarduik hartuko du.

Eusko Jaurlaritza berriko kideak. Argazkia: Efe
Eusko Jaurlaritza berriko kideak. Argazkia: Efe
Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten sailburuak

5:36

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka, orain arte Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izan dena, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu izango da, eta, beraz, Iñigo Urkullu lehendakariaren gertukoa izango da aurrerantzean ere. Bingen Zupiriak hartuko du lekukoa bozeramaile karguan, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko buru izatearekin batera. Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak hartuko du bigarren lehendakariorde kargua, eta Lan eta Enplegu sailburu izango da, eta Gotzone Sagardui izango da Osasun Sailburu berria. Urkulluk datozen lau urteetarako osatu duen gobernu berriko berrikuntzetako batzuk dira horiek, besteak beste. Eguerdian eman dituzte jakitera sailburuen izen-abizenak, lehendakariaren zin egite ekitaldiaren ondoren.

erko

Lehendakariorde berria azken bi hamarkadetan prentsaren aurrean etengabe agerraldiak egin dituen politikaria da, lehenik Kongresuko EAJren bozeramaile gisa, non hainbat aldiz saritu zuten Ganberaren jarduera jarraitzen duten kazetariek, eta gero Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile gisa.

Bingen Zupiriak ordezkatuko du bozeramaile karguan. Legegintzaldi berri honetan, euskal kultur ekoizpena berreskuratzeko eta kultura-industriako artistak, sortzaileak eta langileak covid-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioetatik erreskatatzeko erronkari egin beharko dio aurre sailburu gisa.

Idoia Mendia, PSE-EE zuzentzen duen lehen emakumea, Eusko Jaurlaritzara itzuliko da bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu gisa, sozialisten presentzia indartzeko.

Duela lau urte Eusko Jaurlaritzan ez sartzea eta alderdiaren eta talde parlamentarioaren buru geratzea erabaki zuen, baina orain exekutiboaren parte izango da, gobernuan PSE-EEk duen presentzia "agerian" gera dadin saiatzeko.

tapia

Tapia Ingurumen alorra kudeatzeaz ere arduratuko da hirugarren legegintzaldian, azken lau urteetan Iñaki Arriola sozialistak zuzendu duen ardura bere sailean sartuta.

Gainera, azken lau urteetan Tapia Gobernuaren ahots nagusietako bat izan da, komunikabideetan duen presentzia handitu egin baita, eta askotan Iñigo Urkulluren Gobernuaren jarrerak finkatu dituelako agerraldi horietan.

garamendi

Javier Hurtado PSE-EEren Arabako diputatuak ordezkatuko du Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean. Hurtadoren ibilbide politikoa Madrilen hasi zen, PSOEren Exekutiba Federaleko Antolakuntza Idazkaritzako koordinatzailea izan da eta alderdiko hauteskunde batzordeetan ere parte hartu du.

bildarratz

Iñaki Arriolak Gobernuan jarraituko du, eta dagoeneko ez da Ingurumen Saileko buru izango -beste sail berri batean sartuko da-, baina Etxebizitza Sailekoa bai, eta Garraioen ardura ere bere gain hartuko du, arlo horretan esperientzia baitu, Patxi Lopezen Gobernuan sail horren buru izan baitzen. Lurralde Plangintzaren ardura ere berea izango da. Arriola kritiken eta foku guztien erdigunean izan zen 2020ko otsailean Zaldibarko zabortegian luizia izan zenetik; izan ere, hondakinen azpian lurperatuta geratu ziren bi langile hil ziren, eta horietako bat oraindik ez dute aurkitu.

Pedro Azpiazuk, berriz, Ekonomia eta Ogasun sailburu gisa jarraituko du. Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren kontuen arduraduna izango da berriro, pandemiak sortutako krisiak eta Madrilekin izandako negoziazioek markatutako legegintzaldian, funtsak banatzeko eta transferitzeke dauden eskumenen kostua zenbatzeko.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango da. Lanbideren eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketako buru izateari utziko dio, erreformak aurreko legealdian egin gabe geratu ziren arreb. Trukean, Justiziaz eta izaera sozial nabarmena duen sail berri batez arduratuko da: Berdintasunaz.

sagard

Sailburuek karguaren zina egingo dute datorren asteko asteartean, irailaren 8an, eta egun horretan bertan egingo dute hamabigarren legealdi honetako Gobernu Kontseiluaren lehen bilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak