Politika -

Nafarroa

Independente batzuek Geroa Bairen barnean "alderdi sozialberde" bat proposatu dute

Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan/Socialverdes de Navarra en Europa alderdiak nafar eremua eta bokazio europeista izango ditu. 17 kidek sinatu dute sortze-agiria; besteak beste, Uxue Barkosek.

Koldo Martinez senataria sortzaileetakoa da. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Koldo Martinez senataria sortzaileetakoa da
Koldo Martinez senataria sortzaileetakoa da. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Bai koalizioko hainbat militante independentek proposamena egin diete koalizioko gainerako militante independenteei; hain zuzen ere, "ideologia sozialberdea, nafar eremua eta bokazio europeista" izango dituen alderdi baten inguruan antolatzea.

Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan/Socialverdes de Navarra en Europa alderdiko sortzaileen artean hauek daude: Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentu-bozeramaile eta Nafarroako Gobernuko presidente ohia; Koldo Martinez senataria; Jose Mari Aierdi, Itziar Gomez eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak; eta Pablo Azcona, Isabel Aranburu, Mikel Asiain, Jabi Arakama eta Ana Ansa parlamentariak.

Gainera, sortze-agiria sinatu duten 17 kideen artean Nafarroako zenbait Udaletan karguak dituzten militante batzuk ere badaude: Zizur Nagusiko alkate Jon Gondan, Lekunberriko alkate Gorka Azpiroz, Patxi Leuza Iruñeko zinegotzia, Rafa Eraso Ribaforadako zinegotzia eta Guillermo Ezquieta Atarrabiako zinegotzia. Denen artean erabaki dute Antso Fernandez izendatzea behin-behineko Zuzendaritzako presidente, Kongresu eratzaileari heltzeko.

Alderdiak ohar bidez zehaztu duenez, abuztuaren eta irailaren artean burutuko da alderdia sortzeko prozesua, Geroa Bairen barnean, estatutuak onartuta eta organo exekutiboak hautatuta. Prozesu hori aurreko legealdian hasi zen, eta, orain, indartu egin da; izan ere, "erantzun berriak eman behar dira, COVID-19aren krisiaren ondorioz".

Alderdiaren proposamen politikoa bost lan-lerrotan oinarritzen da; hain zuzen ere, Geroa Bai 2011n sortu zenetik, koalizioaren karguek lerro horiek izan dituzte abiapuntu, euren ekintzetan: "Gure gizartearen erronka berrietan, berebiziko garrantzia bereganatu dute bost hastapen politiko horiek", adierazi dute.

Hain zuzen, hauek dira: jasangarritasuna, XXI. mendeko politikaren ardatz gisa; "ideologia aurrerakoian eta berdean beste eremu politikoa izatea, inkardinatua"; Nafarroaren defentsa subjektu politiko gisa izatea; tokiko politika ekintza politikoaren erdian aldarrikatzea; eta Europa kokatzea Estatuz gaindiko erreferentzia politiko gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Geroa Bai Gaurko albisteak Nafarroan Uxue Barkos bideoak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak