Politika -

SINDIKATUAK

ELA: Bateragune auzia "bake prozesuaren aurkako jazarpena" izan zen

Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Arnaldo Otegiri eta beste akusatu batzuei 6 eta 6 urte eta erdi arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Bateragune auziko epaia.

Bateragune auzian zigortutakoak. Artxiboko irudia: EiTB
Bateragune auzian zigortutakoak.
Bateragune auzian zigortutakoak. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bateragune auziko epaia baliogabetu izanak (Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste hainbat buruzagi zigortu zituen epaiak) prozesu hori "bake prozesuaren aurkako jazarpen politikoa" izan zela "erakusten" duela adierazi du ELA sindikatuak.

Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du 'Bateragune' auziko epaia, 2012an 6 urte eta 6 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri ziena Arnaldo Otegi EH bilduko buruari eta beste akusatu batzuei, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu ostean epaile baten partzialtasunagatik. Printzipioz, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak auzipetuei. Gorenak jaitsi egin zituen zigorrak eta Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin zuen epaia.

Ohar baten bidez, ELAk azpimarratu du auziaren hasieratik adierazi zuela "PSOE eta PPren Gobernuen" helburua Otegi eta gainerako akusatuak ezgaitzea zela, "ETA armak uztera eraman zuen bake prozesuan pertsona horien ahaleginak kriminalizatzeko".

"ELAk beti salatu du erabaki politikoa zela, eta ez judiziala, eta orain frogatuta geratu da Auzitegi Konstituzionala Espainiako Gobernuaren aginduetara dagoela: Estatuan ez dago botere banaketarik", gaineratu du sindikatu horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika ELA Auzitegi Gorena Epaiketak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak