Politika -

Presoak

Josu Urrutikoetxea kartzelatik ateratzea baimendu du Frantziak, osasun arazoengatik

Espetxe-zerbitzuen aurrean agertu beharko da gaur, osteguna, Parisko La Sante presondegia utzi aurretik. Behin hori eginda, aske geratuko da, baina etxean bete beharko du zigorra.

Josu Urrutikoetxea kartzelatik ateratzea baimendu du Frantziak, osasun arazoengatik
Josu Urrutikoetxea kartzelatik ateratzea baimendu du Frantziak, osasun arazoengatik
Josu Urrutikoetxea kartzelatik ateratzea baimendu du Frantziak, osasun arazoengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Apelazio Auzitegiak baimena eman du gaixo dagoen Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohia kartzelatik ateratzeko. Hori horrela, etxean bete beharko du zigorra, eta eskumuturreko telematikoa eramango du gainean.

Urrutikoetxea espetxe-zerbitzuen aurrean agertu beharko da gaur, osteguna, Parisko La Sante presondegia utzi aurretik. Hantxe dago preso maiatzetik, Frantziako Alpeetan atxilotu zutenetik.

Apelazio Auzitegiko instrukzio aretoko presidenteak azaldu duenez, sei hilabeterako ezarri diote erregimena, eta justiziak deitutako hitzordu guztietara joan beharko da, nortasun agiriak eman beharko ditu aldean eta ezingo da frantziar Estatutik atera.

Bizitokia Parisko III. barrutian izango du, hirigunean, Goi Mailako Eskolako unibertsitate-irakasle baten etxean. Egunean bi orduz atera ahal izango da kalera goizetan, eta bost orduz arratsaldetan, astelehenetik ostiralera. Larunbat eta igandetan, berriz, sei ordu igaro ahal izango ditu etxetik kanpo.

Presidentearen esanetan, betekizunen bati huts eginez gero kartzelara itzuliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Paris Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua gaur