Politika -

EUSKO ALKARTASUNA

Atzera bota dute EAko korronte kritikoak primarioen prozesuari jarritako salaketa

Ekainean egin zuten epaiketa, Gasteizen, Eusko Alkartasunaren korronte kritikoak jarritako salaketa baten ondoren.

El dirigente de EA en Navarra, Maiorga Ramírez, a su llegada al Palacio de Justicia de Vitoria. EFE
El dirigente de EA en Navarra, Maiorga Ramírez, a su llegada al Palacio de Justicia de Vitoria.
El dirigente de EA en Navarra, Maiorga Ramírez, a su llegada al Palacio de Justicia de Vitoria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek atzera bota du EAko korronte kritikoak aurkeztutako salaketa, eta arrazoia eman dio sektore ofizialari. Eba Blanco alderdiko Idazkari Nagusi izendatzearekin amaitu zen primarioen prozesua. Eusko Alkartasunaren esanetan, erabaki horrek alderdiaren sektore kritikoaren aurrean zuzendaritzaren kudeaketa egokia eta ziurtatzen du.

Epaiketa ekainean egin zen, Gasteizen, Maiorga Ramirez buru zuen Eusko Alkartasuneko korronte kritikoak aurkeztutako salaketa baten ostean. Salaketa horren arabera, primarioen prozesu hori, "behar bezalako gardentasunik eta bermerik gabe" egin zen.

Orain Earen arabera epaitegiaren erabaki horrek “alderdiaren zuzendaritzak datuen kudeaketaren inguruan eta primarioren prozesuan emandako pausuak ziurtatzen ditu”. Gainera, alderdiak azpimarratu nahi izan du “ebazpenak” zuzendaritzaren eta Asanblea Nazionalaren egitekoa, afiliazio eskubideak, datuen kudeaketa eta alderdiaren idazkari nagusia aukeratzeko ospatu ziren primarioen ebazpen prozesuan jarraitutako pausuak babesten dituela.

Halaber, EAk Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako koordinatzaileek “beharrezko informazioa kontsultatu ahal izan dutela” adierazi du. Hori guztia dela eta, Asanblea Nazionala, Zuzendaritza Nazionala eta Hauteskunde Aukeraketarako Komitea “legearen araberakoak direla” azpimarratu nahi izan du.

Zentzu horretan, EAk beste behin jakinarazi du ebazpena irmoa denean, “20 egun baliodunetan”, erabaki bezala, Eba Blanco ofizialki alderdiko Idazkari Nagusia izango dela.

Errekurtsoa

Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan Eusko Alkartasunako koordinatzaile direnek ohartarazi dute orain Gasteizko epaitegiak emandako ebazpena azaroan hartutako erabakiarekiko “kontraesankorra eta inkoherentea da”. Lehenengo erabaki horretan Blanco Idazkari Nagusi izendatzea bertan behera utzi zen Berme Tribunalaren erabakia kontuan hartzen ez zuelako.

Hori guztiagatik probintzietako koordinatzaile guztiek batera epaitegiaren ebazpena aztertuko dute errekurtso bat aurkeztu ala ez baloratzeko, eta ebazpena “ez dela irmoa” gogorarazi nahi izan dute.

Bestalde, Maiorga Ramirezek bere esker ona adierazi die babesa eman dien “erreferentziazkoak izan diren pertsona guztiei, hala nola Carlos Garaikoetxea Lehendakariari”. Horrekin batera, Eusko Alkartasunarekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du, eta EH Bildurekin elkarlanean arituko dela.

Gainera, Maiorga Ramirez lider duen sektoreak “demokraziarentzat albiste txar bat” bezala kalifikatu du politikoa Idazkari Orokor izendatu ezin izatea “afiliazioari aukeratzeko eskubiderik eman gabe”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Delituak Epaiketak Alderdi politikoak EA Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak