Politika -
ELKARRIZKETA POLITIKOA
Amaya Fernandez: "Voxen antipodetan gaude"
Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, ez doaz Eusko Legebiltzarrera euskal abertzaletasunaren euskarri izatera, euskal gizartearen lehentasunak defendatzera baizik.
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
Amaya Fernandez EAEko PPko presidenteak bere alderdia "Voxen antipodetan" dagoela adierazi du Radio Euskadiko "Ganbara" n, eta ez direla Eusko Legebiltzarrera joango euskal nazionalismoari eusteko dikea izatera, euskal gizartearen lehentasunak defendatzera baizik.
"Umiltasunez" onartu ditu joan den igandean lortutako emaitza txarrak, eta norabide aldaketetan pentsatu aurretik alderdian hausnarketa bat egitea beharrezkoa dela uste du; San Inazio Loiolakoaren esaldia ekarri du gogora, "atsekabe garaian, etxe-aldaketarik ez egitea".