Politika -

HAUTESKUNDE KANPAINA

Libre geratu dira atzo Donostian Voxeko mitinaren ostean atxilotutako bi pertsonak

Javier Ortega Smitek Loiolan egin zuen ekitaldiaren harira, liskarrak izan ziren talde anfaxisten eta Ertzaintzaren artean, eta bi pertsona atxilotu zituzten.

Atzoko istiluak Donostian. Argazkia: EFE
Atzoko istiluak Donostian.
Atzoko istiluak Donostian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske geratu dira atzo Donostian Voxen mitinaren ostean izan ziren liskarren baitan atxilotu zituzten bi pertsonak, epailearen aurretik igaro ostean.

Mitina 21:00ak aldera amaitu zen, eta orduan hasi ziren istiluak. Une horretan, Voxeko agintari batzuk, tartean Javier Ortega Smith idazkari nagusia eta Maria Perez uztailaren 12ko hauteskundeetarako hautagaia, ekitaldiko lekutik alde egiten hasi zirenean - Ertzaintzak babestuta- talde antifaxistako kideek objektuak jaurti zizkieten. Voxeko kideek euritakoak erabili zituzten euren burua babesteko.

Poliziak manifestarien aurka kargatu zuen eta bi pertsona atxilotu zituzten.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi atxilotuak epailearen aurretik igaro dira gaur goizean eta aske geratu dira, epaiketa zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak