Politika -

Jaurlaritzaren laguntzak

Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoentzako dirulaguntzak onartu ditu

EAJk 468.821,10 euro jasoko ditu; EH Bilduk, 276.816,85 euro; PODEMOS-IU-Equo Berdeak, 184,906,44 euro; PSE-EEk, 149.445,81 euro; PPk, 134.566,80 euro.

Eusko Legebiltzarra. Irudia: EFE.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra. Irudia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak proposatuta, autonomia-erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei dirulaguntzak emango dizkie, 2020ko apirilaren 6tik 2020ko uztailaren 12ra bitartean (biak barne) funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko.

Dirulaguntzak banatzeko, kontuan hartu dituzte Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeen emaitzak, eta 2020ko uztailaren 12ra arte (hau da, hauteskunde-deialdi berriaren egunera arte) dagokion dirulaguntzaren proportzioa. Epe berri horretan, 1.214.557 euro banatuko dituzte.

EAJk 468.821,10 euro jasoko ditu; EH Bilduk, 276.816,85 euro; PODEMOS-IU-Equo Berdeak184,906,44 euro; PSE-EEk149.445,81 euro; PPk, 134.566,80 euro.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan jasotako 4.536.000 euroko partida osatu arte geratzen den 2.131.673 euroko diru-kopurua Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetako emaitzen arabera banatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Laguntza publikoak