Politika -

Presoak

Bakegileek babestuta sartu da espetxean Mikel Barrios

Barriosen espetxeratzea bake-prozesuan "oztopo bat" dela ohartarazi dute Bakegileek. Bost urteko zigorra bete beharko du.

Anaiz Funosas eta Mikel Barrios. Argazkia: Bake Bidea
Anaiz Funosas eta Mikel Barrios.
Anaiz Funosas eta Mikel Barrios. Argazkia: Bake Bidea

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Barraios arratsalde honetan sartu dute Mont de Marsango kartzelan, bost zigorra betetzeko.

Iruñeko bizilagunak Ipar Euskal Herriko ordezkaritza zabal baten babesa izan du. Kartzela atariraino joan dira, besteak beste, Mixel Berhokoirigoin bakegilea eta Anaiz Funosas Bake Bidea taldeko ordezkaria.

Berhokoirigoinek ohartarazi du Barriosen espetxeratzea "seinale txarra" dela bake prozesuarentzat. Hala ere, ziur agertu da presoen auzia desblokeatzeko bidea topatuko dutela, "armagabetzearekin egin genuen bezala".

Jean-Rene Etchegaray Baionak alkate eta Euskal Elkargoaren presidentea ezin izan da Mont de Marsanera joan, baina sare sozialetan mezu bat idatzi du Barriosi elkartasuna adieraziz eta Fiskaltzaren jarrerak bake-prozesuari kalte egiten diola ohartarazita.

Bestalde, Sare herritarrak gutuna igorri dio Frantziako Enbaxadak Bilbon duen egoitzara, Barrios aske uzteko eskatuz.

"Espetxe politikari irtenbidea emateko unea da eta ez sufrimendua luzatzea ekarriko duten oztopoak jartzeko", erantsi du.

Halaber, Jakes Esnali baldintzapeko askatasuna eman ez izana eta Josu Urrutikoetxea preso mantentzeko erabaki izana salatu du.

"Soluzioak bilatzeko, sufrimendua atzean uzteko eta bakea eta bizikidetza eraikitzeko unea da", azpimarratu du.

Amaitzeko, konponbidean inplikatzeko exijitu die Sarek Espainiako eta Frantziako gobernuei.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak