Politika -

IPAR EUSKAL HERrIA

Ziburu, Itsasu, Urruña eta Uztaritzek auzapez abertzaleak izango dituzte

Bestalde, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak karguari eutsi dio. Mixel Etxebest zentro eskuineko auzapezak, ostera, hauteskundeak galdu ditu Maulen. Louis Labadot hautagai komunistak irabazi du.

Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza. Argazkia: @Etchegaray2020
Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza
Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza. Argazkia: @Etchegaray2020

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerrenda abertzale, ezkertiar eta ekologista gailendu da Ziburun (Lapurdi), Eneko Aldana buru, udal hauteskundeetako bigarren itzulian. Era berean, bozen %45,90 lorturik Philippe Aramendi abertzaleak garaipena lortu du Urruñan (Lapurdi). Hurrenez hurren, 6.000 eta 9.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak dira biak. Ziburun zein Urruñan alkatetzak eskuinari kendu dizkiete abertzaleek.

Itsasun, 2.000 bizilagun baino gehiagoko udalerrian, lehia estua izan da eta Mikel Hiribarrenen zerrenda abertzalea 15 botoko aldearekin nagusitu zaio Jean-Paul Iturburuaren zerrendari.

Gainera, abertzaleek Uztaritzeko Alkatetzari eutsi diote bigarren itzulian. Duela sei urte bereganatu zuten. Honenbestez, Bruno Carrerek karguan errepikatuko du.

Bestalde, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak karguari eutsi dio bigarren itzulian, Henri Etcheto sozialistari nagusituz. Bozen %53,81 erdietsi ditu Etchegarayk eta % 46,19 Etchetok. Duela sei urte baino alde handiagoarekin nagusitu da Etchegaray, Etcheto baino 1027 boz gehiago lortuz.

Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetako emaitzen gakoak, Franck Dolosorren eskutik:

Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetako emaitzen gakoak, Franck Dolosorren eskutik
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetako emaitzen gakoak, Franck Dolosorren eskutik
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetako emaitzen gakoak, Franck Dolosorren eskutik

7:10

Etchegarayk garaipena aise lortu zuen lehen itzulian, baina Etchetoren aukerek gora egiten zutela ematen zuen igande honetan. Azkenean, Etchegarayk irabazi du, eta nahi izanez gero, Euskal Elkargoko presidente izaten jarraituko du.

Dominique Idiartek hartuko du auzapez kargua Senperen (Lapurdi). Maider Arosteguy eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen.

Mixel Etchebest zentro eskuineko auzapez euskaldunak galdu ditu hauteskundeak Maulen (Zuberoa). Louis Labadot aspaldiko hautagai komunistak irabazi du.

Orain arteko auzapez sozialista, Kotte Ezenarro, atera da garaile Hendaian (Lapurdi) botoen %55,10 lorturik. Bat egin zuten harekin, Laetitia Navarronen talde abertzale eta ekologistak eta Laurent Tariol komunistak.

Azkenik, Jean-François Lasserrek bozen %52,9 bildu ditu: Bidaxuneko auzapeza izanen da. Azkainen (Lapurdi) Jean Louis Fournier nagusitu da, eta karguan jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea berriak Baiona Biarritz argazkiak Maule bideoak Donibane Garazi Hendaia Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak gaur Eguneko albisteak Albisteak Iparraldearen Orena Jean-René Etchegaray azken ordukoa Zuberoa Lapurdiko azken ordua Nafarroa Behereko berriak