Politika -

Hauteskundeak

Parte-hartzeak behera egin du Frantziako udal hauteskundeetako bigarren itzulian

Aurreneko itzulian % 55eko abstentzioa izan zen. Macronen alderdiaren porrota iragarri dute inkestek. Ekologistek, aldiz, gora egingo dute nabarmen.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Le Touqueten eman du botoa. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Le Touqueten eman du botoa. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Le Touqueten eman du botoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako udal hauteskundeen bigarren itzulian, eguerdi aldera, % 15,29ko parte-hartzea izan da. Bozen lehen itzulian baino parte-hartze txikiagoa izan da ordu horretan. Abstentzio historikorik handiena izan zen lehen itzulian, martxoan.

Koronabirus pandemiaren ondorioz bigarren itzulia hiru hilabete atzeratu behar izan dute. Hala ere, lehen itzulian, martxoaren 15ean, baino boto-emaile gutxiago hurbildu dira hauteslekuetara. Bozketaren lehen lau orduetan erroldaren 18;38k botoa eman zuen.

2014ko herri bozetan ere abstentzioa aurrekoetan baino handiagoa izan zen. Eguerdian boto-emaileen % 19,83k eman zuten boza orduan.

Hauteskundeetako lehen itzulian, parte-hartzeak behera egin zuen, eta % 55eko abstentzioa izan zen.

Lehen itzulia osasun neurri berriekin egin zuten dagoeneko, COVID-19aren ondorioz.

Macronen balizko porrota

Emmanuel Macron presidentearen alderdiak porrota jasoko duela iragarri dute inkestek. Ekologistek, ostera, gora egingo dute nabarmen, eta kontserbadoreek eta sozialistek eutsiko diote.

Frantziako hiri garrantzitsuetan boterea bereganatzea espero dute Berdeek. Ia 5.000 udalen osaketa erabakiko da igande honetan.

Iragarpenen arabera, Berdeek Grenobleri eutsiko diote (kontrolatzen duten hiririk garrantzitsuena), eta Lyon, Tolosa (Okzitaniakoa), Estrasburgo, Tours eta Besanconen lehian izango dira.

Azkenik, Alderdi Sozialistak eta haren aliatuek Paris lortzea espero dute, baita kontserbadoreei Marseilla kentzea ere. Macronen alderdiak Estrasburgo gobernatzea lor dezake, eta Errepublikarrekin itxi dituen itun polemikoei esker beste hiriren bati eutsi diezaioke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Paris Frantzia Ipar Euskal Herriko Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Hauteskundeak