Politika -

PRESOAK

Euskal preso gehienek urrunduta eta lehen graduan jarraitzen dute

Espetxe politikaren Behatokia jarriko du martxan Foro Sozialak EPPK kolektiboaren egoera eta presoen lekualdaketen inguruko datuen jarraipena izateko.

Foro Sozialeko Agus Hernan eta Nekane Altzelai. Argazkia: EFE
Foro Sozialeko Agus Hernan eta Nekane Altzelai.
EPPK kolektiboko 232 presoetatik 7 bakarrik daude Euskal Herrian

1:33

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialak euskal  "preso politikoei ezartzen zaien espetxe politikaren Behatokia" jarriko du martxan.

Asteartean aurkeztuko dute egitasmoa, Bilbon egingo duten agerraldi batean, eta presoen egoerari buruzko azken txotenean jasotako datuak emango dituzte jakitera. "Espetxe politikan eman diren azken aurrerapausoen eta blokeoen" berri emango dutela iragarri du Foro Sozialak.

Erakunde horrek EiTBri aurreratu dionez, iazko abendutik EPPK kolektiboko 14 preso gutxiago daude; denera, 232 preso daude, eta horietatik 4 bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan. 191 Espainiako Estatuko kartzeletan ari dira zigorra betetzen eta 34 Frantziakoetan. Hiru euren etxeetan daude preso.

152 preso lehen graduan daude,  37 bigarrenean eta lau hirugarrenean ( bat, espetxealdi arinduan).

Bestalde,  preso gehienak Euskal Herritik 400 kilometro baino gehiagora dauden espetxeetan daude: 13 etxetik 200 kilometro baino gutxiagora daude eta  27, 200-400 kilometrotara dauden kartzeletan.

COVID-19aren pandemiak ere, bete-betean eragin dio presoen egoerari, eta, besteak beste, irteera baimena zuten hainbat presok ezin izan dute baimen hori baliatu. EPPK koletiboko kideen kasuan, 9k dute kalera ateratzeko baimena, baina osasun krisia dela eta, hiruk ezin izan dute kanpora irten.

Foro Sozialaren azken txostenaren arabera, halaber, ekainaren 19tik lau preso gerturatu dira, hiru Euskal Herriko espetxeetara eta bat Arrasateko Aita Menni  zentrora. Beste bost gerturatzeko plana mahai gainean badago ere, horiek ez dira horiek gauzatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak