Politika -
Lapurdi
Isuna, Biarritzeko G7aren aurkako protestetan emakume bat zauritu zuen poliziari
Irailaren 17an, Biarritzeko G7aren kontrako manifestazioan, matrailean hiru haustura eragin zizkion pilotakada batek Lola Villabrigari.
eitb.eus
Baionako Auzitegiak 1.350 euroko isuna jarri dio G7aren kontrako manifestazio batean, Biarritzen, emakume bat pilotakadaz zauritu zuen poliziari, eta horrek onartu egin du zigorra.
Prokuradoreak eginiko eskaintza onartu du poliziak, baina ez du Lola Villabriga zaurituaren abokatuaren eskaera onartu nahi izan, eta esan du ez dela egindakoaz damutzen.
Irailaren 17an, Biarritzeko G7aren kontrako manifestazioan, matrailean hiru haustura eragin zizkion pilotakada batek Villabrigari.
Sophie Bussiere Lola Villabrigaren abokatuak LBD pilota-jaurtigailuak eta granadak kentzea eskatu du auzitegian, eta berekin polizia armategian aditu batek lekukotasuna eman du; horren esanetan, pilotak 342 km/h-ko abiadan jo zuen Villabriga.
Era berean, gogorarazi du urte bakar batean 29 pertsonak begia galdu dutela LBD horiengatik.
Poliziaren abokatuak berretsi du nahi gabe eragindako zauria izan zela, eta beste pertsona bat jo nahi zuenean huts egin zuela. Alliance Police Nationale sindikatuko ordezkari bat ere bertaratu da, eta LBD jaurtigailuaren alde egin du.
Auzitegiaren kanpoaldean, berriz, pilotakada horien biktimak elkartu dira protesta egiteko; begiak galdutakoak eta Antoine Boudiner, granada batekin eskua galdu zuen baionarra, tartean.