Politika -

Koronabirusa

"Normaltasun berrirako" baldintzak zehazten dituen dekretua onartu du Kongresuak

Gehiengo zabalak babestu du PSOE eta Unidas Podemosen Gobernuaren ekimena, baita Alderdi Popularrak ere.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, segurtasun-distantzia mantendu ezin bada. Argazkia: EFE
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, segurtasun-distantzia mantendu ezin bada.
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, segurtasun-distantzia mantendu ezin bada. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Normaltasun berrirako" baldintzak biltzen dituen Espainiako Gobernuaren dekretua onartu du Kongresuak. Lege-proiektu gisa tramitatuko dute, jatorrizko testuan aldaketak egin ahal izateko.

Aldeko botoa (265) eman dute PSOE, Unidas Podemos, PP, Ciudadanos, EAJ, Mas Pais, PRC, UPN eta Coalicion Canaria taldeetako parlamentariek. Kontra bozkatu dute (77) EH Bilduk, ERCk, Junts per Catalunyak eta Voxek. Abstentzioak, berriz, bost izan dira.

Kongresuan egindako agerraldian, Salvador Illa Osasun ministroak ohartarazi du "arriskuak hor kanpoan" jarraitzen duela eta koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurriak betetzeko deia egin du beste behin.  

Taldeek dekretuan zuzenketak egiteko aukera izatea "positiboa" dela esan du, baina alderdiei proposamen horiek ahalik eta azkarren  aurkezteko eskatu die.

Ildo horretan, gogora ekarri du dekretu hori erkidego autonomoetako gobernuek egindako ekarpenak kontuan hartuta landu dutela eta, ondorioz, adostasuna zabala dela erantsi du.

Horrez gain, Illak azaldu duenez, dekretu horren helburua "normaltasun berrirako" beharrezkoak diren prebentzio neurriak ezartzea eta epidemiaren aurrean "erantzun bateratua eta koordinatua" emateko osasun agintari guztiei tresna legalak eskaintzea dela.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea