Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Eskuk deituta, aldarriz bete dituzte herritarrek Nafarroako hainbat plaza

Aurretik, ekimen bera egin zuten Euskal Herriko beste 50 herritan ekaineko lehenengo asteburuan.Udazkenean, berriz, erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboari ekingo dio Hamaika Garak.

Lizarra (Nafarroa). Argazkia: Gure Esku
Lizarra (Nafarroa). Argazkia: Gure Esku
Lizarra (Nafarroa). Argazkia: Gure Esku

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Eskuk deituta, aldarriz bete dituzte herritarrek Nafarroako hainbat plaza. Plazak berreskuratu eta mezuz betetzea zen helburua, eta aldarria kartoi zati batean idatzita eraman dute etxetik herritarrek.

Aurretik, ekimen bera egin zuten Euskal Herriko beste 50 herritan ekaineko lehenengo asteburuan.Udazkenean, berriz, erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboari ekingo dio Hamaika Garak.

Esan bezala, duela zenbait aste Euskal Autonomia Erkidegoan egin zuen ekimena burutu dute Nafarroan, plazetara kartulinaz idatzita aldarrikapenak eramaten dituzte herritarrek.

Osasun krisi honetan herritarren parte-hartzea aldarrikatu nahi du Gure Eskuk eta erabakitze eskubidea arlo guztietan behar dela nabarmendu nahi dute, besteak beste.

Besteak beste, Arbizu, Bakaiku, Bera, Doneztebe, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Lakuntza, Lizarra eta Oteitzan pilatu dira mezuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Gure Esku giza katea Eguneko albisteak Etxarri Aranatz Albisteak Lizarra albisteak