Politika -

Deseskalatzea

"Birusa itzul daiteke, eta guztion esku dago hori saihestea", Sanchezen hitzetan

Igande honetan amaituko den alarma egoeraren osteko garai berrian erne jarraitzeko eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alarma egoeraren amaieraren osteko garai berrian erne jarraitzeko deia egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, "birusa itzul daitekeelako, eta bigarren olde batek kolpatu ahal gaitu, eta hori kosta ahala kosta saihestu behar dugu".

Alarma egoera amaitzeko ordu batzuk baino ez geratzen direnean adierazpen instituzionala egin du Sanchezek Moncloatik, esanez "garai berri honetan kalea berreskuratu" dugula, "mugikortasuna bereganatu berriro, eta ekonomia berpizten hasi" dela. "Aurrera egiteko gai gara, aurrera egiteko beharra daukagu", gaineratu du.

Kazetarien galderarik gabeko adierazpen horretan Sanchezek azpimarratu duenez, alarma egoerari esker, "milaka eta milaka bizitza" salbatu dira, 450.000 Espainiar Estatuan eta hiru milioi pertsona Europa osoan, txosten independenteren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea