Politika -

COVID-19

Urkulluk eta Revillak alarma egoerari amaiera eman diote Cobaronen

Lehendakariak eta Kantabriako presidenteak alarma egoerari amaiera eman dion ekitaldian parte hartu dute ostiral honetan. Biak, maskarak jantzita, Cobaronen elkartu dira.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea. Argazkia: EFE
Urkullu eta Revilla Cobaronen bildu dira, mugikortasunaren irekiera irudikatzeko

0:48

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak alarma egoerari amaiera eman dion ekitaldian parte hartu dute ostiral honetan. Bizkaiko eta Kantabriako kostaldea lotzen dituen oinezkoentzako bide batean elkartu dira bi agintariak.

Urkullu eta Revilla, biak maskarak jantzita, 09:00ak aldera Cobaronen (Muskiz-Bizkaia) elkartu dira, bi erkidegoen arteko mugan. Itsaso alboan bildu dira. Ekitaldiak komunikabideen ikusmin handia izan du. Bi lurraldeak COVID-19aren aurrean seguruak direla ziurtatu nahi izan dute buruzagiek.

Prebentzio eta pandemiari eusteko neurriak mantentzea beharrezkoa dela gogorarazi dute bi politikariek.

Normaltasun berrian, koronabirusaren aurrean prebentzio neurriak mantentzeko kontzientzia izatea aldarrikatu du lehendakariak. Zentzu horretan, berriro atzera ez egiteko hilabeteetan egindako "esfortzua mantentzea" eskatu du Urkulluk.

Itsaslur (Bizkaia) eta Piquillo (Kantabria) bide berdeetan ibilbide laburra egin dute bi agintariek. Bertatik Castro Urdiales eta Bilboko Superportua ikus daitezke.Bere mezuan “hiru oinarri” aipatu nahi izan ditu lehendakariak: oroimena, aintzatespena eta esker ona, eta kontzientziazioa.

Urkullu: "Aurreko lanari esker ez balitz hau ez zen posible izango"

COVID-19ak hildako pertsona guztiak eta oraingoz mugitzeko aukerarik ez duten" herritarrak gogora ekarri ditu lehendakariak, nahiz eta Euskadik eta Kantabriak alarma egoerari amaiera eman.

“Konfinamenduan eta deseskalatze prozesuko fase guztietan gizarte osoak azaldutako konpromisoa” eskertu du Urkulluk. “Gu zaindu gaituzten langile guztiei aintzatespen eta esker ona, bereziki osasun langileei eskerrak, baina bizitzak aurrera jarraitzea posible egiten duten denei ere, guk bizitzaz gozatu ahal izateko”, erantsi duenez.

Normaltasun berrian arauak bete beharraz jabetzeko deia egin du Urkulluk
Normaltasun berrian arauak bete beharraz jabetzeko deia egin du Urkulluk
Normaltasun berrian arauak bete beharraz jabetzeko deia egin du Urkulluk

7:32

“Gaur bereziki kontzientzia hartzea”, eskatu du EAEko buruzagiak. “Aurreko lanari esker ez balitz hau ez zen posible izango, eta gaurtik aurrera neurriak betetzen ez baditugu aurreko lanak ez luke ezertarako balioko. Ondorioz, bakoitzak kontzientzia izan behar du, eta egindako esfortzuari eutsi behar dio”, gogorarazi du.

Revilla: "Planteamendu berdinak defendatu ditugu"

Bestalde, Revillak lehendakaria laudatu du: “aspaldi iritzi aparta dut”. Hala ere, “aldeko iritzi hori areagotu da azken 14 igandeetan, lau ordu eta erdiko bileretan, guztira, 63 ordu Pedro Sanchezekin bilduta eman ditugulako”, azpimarratu duenez. “Planteamendu berdinak defendatu ditugu, baita gure alderdiek ere Espainiako Parlamentuan”, zehaztu du.

Euskadin eta Kantabrian alarma egoerari amaiera eman dieten dekretuak goizaldean sartu dira indarrean. Ondorioz, bi erkidegoen arteko mugikortasuna posible da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika Iñigo Urkullu Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Hondartzak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Kantabria Oporrak Uda Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea