Politika -

Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurkako neurri berezien seigarren sorta onartu du

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azpimarratu du Parlamentuko talde guztiek hartu dutela parte “kontziliazio, digitalizazio eta zerga berdeen” eremuko neurrien diseinuan.

Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Argazkia: Efe.
Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasun kontseilaria
Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egiteko neurri sorta bat jasotzen duen seigarren Foru Lege-dekretua onartu du asteazkeneko saioan, hainbat herritar talderi eta ekonomia ehunari laguntzeko.

Zerga arloan, dekretuak kontziliazioaren, digitalizazioaren eta zerga sistema berdearen aldeko neurriak jasotzen ditu, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, “pandemiaren ondorioek jotako kolektiboei neurri erabilgarriak” eskaintzeko.

Sailburuaren esanetan, Parlamentuko talde guztiek hartu dute parte neurri horiek prestatzeko prozesuan, eta adostasun hori dekretua Parlamentura iristearekin batera agerian geldituko dela iragarri du.

Zerga murrizketak, etxeko langileak kontratatzeko

Kontziliazioari laguntzeko neurrien artean, ondorengoak, arbasoak, beste senide batzuk edo urritasunen bat duten pertsonak zaintzeko etxeko langileak kontratu behar dituztenei pertsona fisikoen errentaren gaineko 2020ko zergan aplikatuko zaien beherapena azpimarratu du, % 25etik % 100era pasatuko baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Nafarroan Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Koronabirusaren Eris aldaera gaur