Politika -

Ustelkeria

Alonsotegiko bi alkate ohi auzibidean, ustelkeria egotzita

Aitor Santisteban eta Gabino Martinez de Arenazari, biak ere EAJkoak, hainbat jarduera ustel leporatu dizkiete, bidegabeko eragiltzetzat, iruzurtzat edo influentzia trafikotzat har litezkeenak.  

Alonsotegiko Udaletxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Alonsotegiko Udaletxea.
Alonsotegiko Udaletxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak Alonsotegi udalerriko bi alkate ohiren, biak ere EAJkoak, eta beste lau pertsona gehiagoren aurka herri epaimahai batek ebatziko duen auzibideak jarraitzea ebatzi du, bidegabeko eragiltzetzat, iruzurtzat, influentzia trafikotzat eta beste zenbait delitutzat har litezkeen ustezko jardunbide ustelengatik.

Auzia 2014ko apirilean ireki zuten, EH Bilduk hirigintza mailako ustezko irregulartasun batzuk salatu eta gero.

Maiatzaren 26ko data duen agiri batean, Auzitegiak Barakaldoko Instrukzioko Epaitegiak 2018ko uztailean kaleratutako epaia berretsi du, eta onetsi egin du, beraz, zinpekoen epaimahai batek ebaztea sei akusatuak errudunak ote diren.

Agiri horretan, ezetsi egin dituzte auzipetuek egozpenak artxibatzeko aurkeztu zituzten helegiteak. Bizkaiko Auzitegiak ez baitu ontzat hartu ez akusaziorako zantzu nahikorik ez dagoela ezta prozesua zinpeko epaimahai batek ebaztea desegokia dela ere.

Hala, aurrera egingo du Alonsotegi Eraikiz udal sozietatearen, zeinaren bitartez baliteke Alonsotegiko Udalak 7,3 milioi euro gastatu izana horien erabilera justifikatu gabe, kudeaketa opakuaren inguruko auziak.

“Salaren iritziz, ez dago araurik” gertakari horiek herri epaimahai batek epai ez ditzala esaten duenik, eta delituak eta beroriek oraingoz ikertuei leporatzea “sinesgarria” dela uste du, nahiz eta zailtzat jotzen duen berorietako bakoitzak gertakarietan nola parte hartu zuen zehaztea.

Ikertuek ardura karguak izan zituzten Alonsotegi Eraikiz udal sozietatean, 2011n desegin eta aktiboak Alonsotegiko Udalari laga zizkion arte. 2010eko abenduko balantza orrian, sozietateak 15.980.000 euro zenbatu zituen izakinetan, baina sozietateak 476.000 euro balio zituzten ondasunak soilik zituen une horretan.

“Kontabilitate horrekin bilatzen ari zirena zen Udalak ordaintzea sozietateak esleipenek lagundutako beste merkataritza sozietateekin zituen zorrak”, dio Auzitegiaren idatziak.

BIDEOA | EH Bilduk adierazi du Alonsotegiko kasua ez dela EAJren ustelkeria kasu bakarra

EH Bilduk adierazi du Alonsotegiko kasua ez dela EAJren ustelkeria kasu bakarra
EH Bilduk adierazi du Alonsotegiko kasua ez dela EAJren ustelkeria kasu bakarra
EH Bilduk adierazi du Alonsotegiko kasua ez dela EAJren ustelkeria kasu bakarra

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak Albisteak