Politika -

Zigorra

Gorenak 9 hilabeteko kartzela zigorra berretsi du Pablo Hasel musikariarentzat

Terrorismoa goresteagatik eta irainak egiteagatik ezarri zioten zigorren aurkako helegiteak gaitzetsi ditu Auzitegiak, “adierazpen eta iritzi askatasunak zenbait muga dituen” ustean.

Rap kantaria kartzelatuko ote duten erabaki behar dute orain epaileek.
Pablo Hasel
Rap kantaria kartzelatuko ote duten erabaki behar dute orain epaileek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Gorenak Pablo Rivadulla Duro Pablo Hasel rap kantariaren aurkako bederatzi hileko zigorra berretsi du, sare sozialetan argitaratutako mezuetan terrorismoa goretsi eta Monarkia eta Segurtasun Indarrak iraintzeagatik.

Gorenak zigorraren aurkako helegiteak gaitzetsi ditu, adierazpen eta iritzi askatasunak “zenbait muga” dituela eta Haselen jarrera “lotura ideologikoak eragindako lagunkidetasunaz haraindi” doala iritzita, ETA gisako taldeek “agertzen dituzten helburu politikoak ez ezik, horien baliabide biolentoak ere” goretsi dituelakoan.

Epaiak bost magistratuetako biren boto partikularra jaso du. Bertan azaltzen denez, Espainiako erregearen eta polizia taldeen aurkako zenbait adierazpen ezin dira adierazpen askatasunaren eremuan sartu. “Gorrotoa eta ohorearen aurkako erasoak” dira, epaileon ustez.

Haseli, gainera, bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten aurretik, kantuetan terrorismoa goresteagatik, baina Auzitegi Nazionalak eten egin zuen 2019an. Orain, rap kantaria kartzelara sartuko ote den erabaki behar du auzitegi horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena bideoak Eguneko albisteak Albisteak