Politika -

Koronabirusa

Alarma-egoera ekainaren 21era arte luzatzeko bozketa egingo dute gaur Kongresuan

Pedro Sanchezek akordio bana egin du ERC, EAJ eta Ciudadanosekin. Beraz, alarma-egoera luzatzea onartuko dutela espero da.

Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias Kongresuan.
Demokrazioako presidenterik erradikalena dela esan dio Casadok Sanchezi

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiagatik ezarritako alarma-egoera azkeneko aldiz luzatzeko proposamena bozkatuko dute gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan eta ekimenak aurrera egingo duela espero da (Kongresuko saioa zuzenean, 10:00etatik aurrera, eitb.eus-en). Izan ere, PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak akordio bana egin du ERC, EAJ eta Ciudadanosekin.

Maria Jesus Montero bozeramaileak Espainiako Gobernuak "elkarrizketarako erakutsi duen borondatea" eta talde parlamentario ezberdinekin "akordioak egiteko gaitasuna" azpimarratu ditu.  

Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten alderdiez gain, beste batzuekin ados jarri izana goraipatu du, eta aurrerantzean ere politika egiteko modu horri eutsiko diotela ziurtatu du.

Asteazken honetako bozketari begira EH Bildurekin elkarrizketarik izan duten galdetuta, Monterok esan du berak duen informazioaren arabera ez dela halakorik izan.

Duela bi aste koalizio subiranistak, PSOEk eta Unidas Podemosek ituna egin zuten bosgarren luzapena onartzeko, eta akordio horrek hautsak harrotu zituen, besteak beste, lan-erreforma osorik indargabetzea hitzartu zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea