Politika -

Hauteskundeak

Uztailaren 12ko hauteskunde-mahaietarako jarraibideen eskuliburua onartu dute

Eskuliburu horretan eranskin bat jarriko dute, osasun babes eta segurtasun-gomendioekin.

Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Nerea Olaso
Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Nerea Olaso
Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian. Argazkia: Nerea Olaso

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak eskatuta, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako mahaietan parte hartuko duten pertsonentzako jarraibideen eskuliburua onartu du, eta 32.000 ale baino gehiago argitaratuko ditu.

Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak egindako eskuliburuak Hauteskunde Batzorde Zentralaren eta Euskadiko Hauteskunde Batzordearen oniritzia du.

Eskuliburu horren 32.900 ale argitaratuko dira guztira, eta udalek ekainaren 13a eta 17a bitartean egingo duten zozketan presidente, bokal eta ordezko gisa izendatzen dituztenei banatuko zaizkie.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak