Politika -

Espetxe-politika

Patxi Ruiz presoa espetxetik ateratzea eskatu du mobilizazio egunak

'Patxi borrokan, herria ere bai! Amnistia osoa' lelopean, 500 pertsona inguruk protesta egin dute Bilbon, Udaltzaingoaren arabera. Iruñean, manifestazio batek Alde Zaharrean ibilbidea egin du.

Patxi Ruiz presoaren alde Bilbon izandako martxaren irudietako bat. Argazkia: EiTB
Patxi Ruiz presoaren alde Bilbon izandako martxaren irudietako bat
Patxi Ruiz presoaren alde Bilbon izandako martxaren irudietako bat. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murtzian gose greban dagoen Patxi Ruiz ETAko presoaren aldeko mobilizazio eguna deitu du Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak Euskal Herriko hiriburuetan.

Baionan hasi dute protesta sorta arratsaldean, eta azkena Donostian izan da. Normaltasunez, arazorik gabe egin dituzte martxak, segurtasun indarren begiradapean.

Ehunka lagun –500 inguru, Udaltzaingoaren arabera—manifestatu dira larunbat honetan Bilboko kale nagusietan maiatzaren 11az geroztik Murcia II kartzelan gose greban dagoen Patxi Ruiz presoaren alde. Euskal preso guztientzat amnistia aldarrikatu dute manifestariek.

Azken egunotako mobilizazioak deitu ditu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak, eta baita gaurko manifestazioa ere. Euskal Herriko hiriburu guztietan deituta zegoen martxa, 'Patxi borrokan, herria ere bai! Amnistia osoa' lelopean, hain zuzen ere.

500 bat lagunek bat egin dute Bizkaiko hiriburuan izandako deialdiarekin, eta lelo hori zeraman pankarta batekin Bilboko Kale Nagusia zeharkatu dute, aurretik Ertzaintzako hainbat furgoneta eta Udaltzaingoko zenbait patruila zihoazela.

Ilara paraleloak egin dituzte manifestariek, eta hainbat oihu bota dituzte, besteak beste, "Patxi, gudari, herria zurekin", "Presoak kalera amnistia osoa", "Borroka da bide bakarra" eta "Herriak ez du barkatuko".

Iruñean, manifestazio batek Alde Zaharrean ibilbidea egin du. Protesta sare sozialen bidez deitu dute, eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari ez diote jakinarazi.

Gazteluko plazatik abiatu da manifestazioa. Bertan Espainiako Poliziaren zenbait furgonetan zituzten zain manifestariek.

Protesta San Frantzisko plazara heldu da, polizien begiradapean, eta manifestazioa inolako arazorik gabe desegin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Presoak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Espetxeak