Politika -

EH Bilduko Batzar Nagusia

"Lehengo ziurtasunak eta batzuek kudeaketarako duten ahalmena agerian geratu dira"

Otegi EH Bilduren Batzar Nagusian izan da; bertan, uztailaren 12rako hauteskundeetarako hautagaiak berretsi dituzte, % 91,9ko babesarekin.

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du osasun krisiak zalantzak sortu dituena lehengo ziurtasunen eta alderdi batzuek egoera kudeatzeko duten ahalmenaren inguruan. Horri lotuta, eta etorkizunari begira, herritarrek bi aukera dituztela azpimarratu du: “Etorkizunera begiratzen duena, eta iraganera begiratzen duena”.

Otegik adierazi duenez, koronabirusaren pandemiak ez du krisia eragin, “lehendik zeuden krisi egoera areagotu du”. Ezker abertzaleko liderrarentzat, gertatutakoak “lehengo ziurtasunak eta batzuek egoera kudeatzeko duten ahalmena agerian utzi du”.

Hemendik aurrera, “gastu gehiago eta diru-sarrera gutxiago” egongo direla ohartarazi du eta, horri aurre egiteko, “bi aukera, bi alternatiba” daudela era jendeak horien artean hautatu beharko duela.

Horregatik, Otegirentzat garrantzitsua da herritarrei “segurtasuna” ematea, etxebizitza, lana, osasuna, hezkuntza eta elikagai-subiranotasuna bezalako eskubideak bermatzea.

Otegik EH Bilduko Batzar Nagusian egin ditu adierazpenok modu telematikoan egin dute, osasun krisiagatik. Bertan, uztailaren 12ko hauteskundeetarako hautagaitzak berretsi dituzte, % 91,9ko babesarekin. Gipuzkoan Maddalen Iriarte izango da hautagai eta lehendakarigaia, Bizkaian Jasone Agirre eta Araban Mikel Otero.

Zerrendak

Onartutako zerrendak otsailaren 28ko batzarrean apirilaren 5eko hauteskundeetarako onartutako ia berdinak dira, baina hauteskunde horiek koronabirusaren ondorioz atzeratu behar izan zituzten.

Hala ere, aldaketa txiki batzuk izan dira. Gipuzkoan, Mirene Begiristainek bere hautagaitzari uko egin dio eta bere ordez, 10. Postuan, Gari Mujika EH Bilduko zuzendari orokorra sartu da.

Araban, berriz, Andoni Perez Cuadrado zerrendako azkenaren heriotzaren ondorioz, Xabier Perez Suarez haren semea sartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Hauteskundeak Euskadin EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak