Politika -
Uztailaren 12ko hauteskundeak
Alderdiek ezingo dute kanpainan 1,6 milioi euro baino gehiago gastatu
Gastuaren muga 2020ko urtarrilaren 1ean herrialde bakoitzak zuen biztanle kopuruaren arabera kalkulatzen da.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal alderdi politikoek ezingo dute 1,6 milioi euro baino gehiago gastatu uztailaren 12ko hauteskundeetarako kanpainan, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratutako aginduaren arabera.
Gastuaren muga, 2020ko urtarrilaren 1ean herrialde bakoitzak zuen biztanle kopuruaren arabera kalkulatzen da, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Legeak jasotako eguneraketak kontuan izanda.
Irizpide horiei jarraituz, Araban gastuaren muga 356.683 eurokoa da, Bizkaian 716.720 eurokoa eta Gipuzkoan 528.579 eurokoa.
Horrela, hiru lurraldeetan hautagaitzak aurkezten dituzten alderdiek ezingo dute 1,6 milioi euro baino gehiago gastatu.