Politika -
Hauteskunde-inkesta
EiTB Focus: Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa izango litzateke
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta. Hauteskundeak uztailaren 12rako deitu osteko egunetan egin da galdeketa.
EiTB
Datorren uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa eta abstentzioa orain lau urte izandakoaren antzekoa izango litzateke, hogeita batgarren EiTB Focus inkestaren arabera. 14:00etatik aurrera kaleratuko dira datu guztiak EiTB osatzen duten hedabideetan.
Hauteskunde autonomikoei buruzko datuez gain, lider politikoen inguruan zer iritzi duten ere galdetu diete herritarrei.
Fitxa teknikoa
Gizaker enpresak EiTBko albistegientzat egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsona galdekatuta egin da (400 Araban; 400 Bizkaian; 400 Gipuzkoan).
Laginaren errorea ±% 2,83 da, konfiantza-maila % 95ekoa, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 22,5 euskaraz egin dira, eta gainerako % 77,5a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko maiatzaren 21etik 23ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,90 minutukoa izan da: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, berriz, 12.
EiTB Focus, albistegietako liderrentzat
EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB taldearen albistegietan lortutako datuak aztertzea.
Datuak 14:00etatik aurrera emango dituzte ezagutzera, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegien lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus atarian ere.