Politika -

KORONABIRUSA

Ministroen Kontseiluak 10 eguneko dolu ofiziala onartu du

Asteazken honetatik aurrera, eraikin publikoetako eta Armadako ontzietako bandera guztiak haga erdian jarriko dituzte, COVID-19aren ondorioz hildako pertsonen omenez.

Argazkia: EFE
Ministroen bilera
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak 10 eguneko dolu ofiziala ezartzen duen dekretua onartu du astearte honetan, COVID-19aren ondorioz hildako 26.000 pertsonengatik.

Asteazken honetatik aurrera, eraikin publikoetako eta Itsas Armadako ontzietako bandera guztiak haga erdian jarriko dituzte, gaixotasuna gainditu ezin izan zutenen eta senideak ondoan izan gabe hil ziren gizon eta emakumeen omenez, Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan jakitera eman duenez.

"Hildako pertsona bakoitzaren atzean, zalantzarik gabe, ametsez eta itxaropenez betetako historia bat zegoen", adierazi du bozeramaileak, eta gogorarazi du hamar hildakotik zortzi 70 urtetik gorakoak zirela, eta, beraz, demokraziaren hasieran herri hau eraikitzen lagundu zuten herrikideak.

Omenaldi horrez gainera, erregea buru izango duen estatu hileta antolatzen dihardute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa