Politika -

Presoak

Sarek lankidetzarako deia egin du presoen egoera konpontzeko

Izan Bidea ekimena aurkeztu du Sarek, herritarrek 3,1 milioi kilometro, Euskal Herriko biztanle bakoitzeko bat, egitea helburu duena.

Izan Bidea ekimena aurkeztu du Sarek
Izan Bidea ekimenaren aurkezpena
Presoen etxeratzearen alde 3 milioi kilometro osatu nahi ditu Sarek

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak “norabide berean batera” lan egiteko deia egin du, euskal presoek espetxe politika “ankerraren” aurrean bizi duten egoera konpontze aldera. Horretarako, oinez egiten dituzten kilometroak zenbatzeko gonbita egin diete herritarrei, ekimenean parte hartzen duten guztien artean hiru milioi kilometro batzeko.  

Izan Bidea. Ibiltarien Sarea izeneko kanpainarekin bat egiten dutenek aplikazio bat jaitsi beharko dute beren dispositibo digitaletara, martxoaren 29tik aurrera oinez egiten dituzten ibilbide guztiak erregistratzeko.

Helburua proiektuan parte hartzen dutenen ibilbide horiek guztiek 3.127.326 kilometro zenbatzea da, hots, Euskal Herriko biztanle guztien zenbatekoa.

“Elkarbizitzan eta erabateko eta behin betiko bakean oinarritutako aro berri batera eramango gaituen bidea elkarrekin egin nahi dugun ibiltariak gara. Bide hori garatzea guztion onurarako da; euskal gizartearentzako onuragarria, herri oso batentzako onuragarria”, azaldu dute.

“Aukera”

Ekimenaren aurkezpenean esan dutenez, PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio gobernuak “Euskal Herri mailan salbuespen legediarekin amaitzearen aldeko jarrera erakutsi du hainbat era ezberdinetan” eta atea zabaldu da “egun oraindik indarrean den salbuespeneko legedia bertan behera utzi eta lege arrunta ezartzeko presoei dagokien etxeratze prozesua hasteko bidean”.

Hori dela eta, “aukera” honen aurrean, “presoen auzia askatu eta elkarbizitzan sakontzeko beharra erdigunera ekarri behar dugu. Espainiako Gobernuak hilabete hauetan eman dituen urrats xumeak finkatu eta sendotu ditzan, bide izan nahi dugu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak