Politika -

Bart

Pintaketak egin dituzte Bizkaiko EAJren bi egoitzatan eta Gipuzkoako PSE-EEren batean

Erasoak Igorren eta Bulbon izan dira, EAJren kasuan, eta Lazkaon, PSE-EErenean. Bi alderdiek erasoak gaitzetsi dituzte. Gasteizen ere pintaketak agertu dira zenbait eraikinetan.

Lazkaoko PSE-EEren egoitzan agertutako pintadak. Iturria: @PSEGIPUZKOA
Lazkaoko PSE-EEren egoitzan agertutako pintadak
Pintaketak egin dituzte Bizkaiko EAJren bi egoitzatan

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk bart euren egoitzetan agertutako pintaketak gaitzetsi dituzte. Erasoak jeltzaleek Igorren eta Bilbon (Sabindarrak) duten batzokietan eta sozialistek Lazkaon duten egoitzaren aurka izan dira.

EAJren karen kasuan, azken bi egunetan EAJren egoitzek jasandako bosgarren erasoa da Bizkaian, Algortan, Getxo Zaharran eta Berangon izandakoak kontuan hartuta. Jeltzaleen esanetan, “jazarpen eta indarkeria kanpaina onargaitza” dira.

Erasoan, pintura jaurti dute batzokien aurka eta ‘hiltzaileak’ hitza idatzi dute, Patxi Ruiz ETAko presoak bizi duen “egarri eta gose” egoera gogora ekartzearekin batera.

“EAJk egoerarekin zerikusia izango balu bezala”, adierazi dute jeltzaleek ohar batean. “Ekimen mafioso hauek denboraz eta lekuz kanpo daude, ulergaitzak dira, eta gainera konfinamenduaren arauak hautsita egin dituzte”.

Lazkaoko erasoa

PSE-EEk era gaitzetsi egin ditu Lazkaoko bere egoitzan agertutako pintaketa iraingarriak. Ezezagun batzuek izan dira erasoaren egileak eta pintura ere jaurti dute egoitzaren aurka. Pintada horietan 'PSOE errudun' eta 'Patxi Ruiz, en huelga de hambre y sed' idatzi dute, Murcia II espetxean dagoen ETAko presoak hasitako protestari erreferentziari eginez.

Ohar baten bidez, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak irmo “gaitzetsi” du erasoa eta Gipuzkoako PSE-EEko zuzendaritzaren izenean, “elkartasuna eta babesa” agertu die Lazkaoko alderdikideei.  

Anduezaren iritziz, Lazkaoko erasoa, eta aurretik PSE-EEko Portugaleteko eta Sopelako egoitzek pairatutakoak, “etorkizunera begiratu nahi ez dutenen iraganeko ohiturak dira” eta “ezberdin pentsatzen duenaren aurkako errespetu falta” adierazten dute.

Erasoak Gasteizko zenbait eraikinetan

Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak hiriko Olarizuko Etxeak eta hiriko beste eraikinek izandako erasoak gaitzetsi ditu eta “onartezinak” direla adierazi du.

Olarizuko Etxea, udalak kudeatzen duen bisitarien zentroa, pintaketekin agertu da ostiral honetan. Pintaketa horietan Patxi Ruiz ETAko presoa egiten ari den “egarri eta gose” grebari erreferentzia egiten zaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoako albisteak Delituak PSE-EE albisteak Eguneko albisteak Albisteak Lazkao albisteak Goierri