Politika -

Deseskalatzea

1 fasean zuhurtziaz jokatzea eta arauak zorrotz betetzea eskatu du Sanchezek

"Birusa ez da desagertu, hor jarraitzen du, zelatan", ohartarazi du Espainiako Gobernuko presidenteak larunbat eguerdian emandako prentsaurrekoan.

Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak “zuhurtziaz era arduraz” jokatzeko eskatu die 1 fasean sartuko diren lurraldeetako herritarrei, eta, horren harian, pertsona bakoitzak arauak “zorrotz” betetzeak duen garrantzia azpimarratu du.

Monkloatik egindako agerraldian, 0 fasean jarraituko duten lurraldeei ere zuzendu zaie, bertako agintariak eta herritarrak egiten ari diren ahalegin “erraldoia” aintzat hartzeko.

Sanchezek azaldu duenez, 0 fasean jarraitzen duten lurraldeak dira pandemiaren kolperik handiena jasan dutenak eta, ondorioz, “denbora gehiago behar dute” egoera kontrolatzeko eta osasun sistemak prest izateko.

Espainiako presidenteak erkidegoen arteko koordinazioa eskertu du eta herritar guztien jarrera goratu du, “giza-komunitate” bezala aritu direlako eta “birusak hartutako espazioaren % 99 berreskuratzea” lortu dutelako. Hala ere, behin eta berriz adierazi du arduraz jokatzen jarraitzea oso garrantzitsua dela.

“Birusa ez da desagertu, hor jarraitzen du, zelatan”, ohartarazi du.

Kutsatze berriak antzemateko eta haien jarraipena egiteko Lehen Arretako zerbitzuak  indartzeak eta Zainketa Berezietako Unitateetako ohe kopurua handitzeak “ezer gutxirako balio du pertsona bakoitzak ahalegin arduratsua egiten ez badu”, azpimarratu du Sanchezek.

Testuinguru honetan, eta sintomak agertu ez arrenk kutsatuta egon gaitezkeela kontuan izanda, kutsatzea ekiditeko modurik eraginkorrena “kutsatuak egongo bagina hartuko genituzkeen neurriak hartzea da”: higienea gorde eta lagunekin eta ezagunekin distantziak gorde, ezezagunekim egiten den bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Konfinamenduaren deseskalatzea