Politika -

Elkarrizketa

Ortuzar: "Alarma-dekretuak deseskalatzerako itun mekanismoa izan beharko luke"

EBBko presidenteak "ahalik eta salbuespen gutxien duen" dekretu bat eskatu du, Kongresuaren onarpena bermatzeko. Bestalde, Sanchezi "bere marfilezko dorrean giltzapetu" izana leporatu dio.

Andoni Ortuzar EBBko presidentea. Argazkia: Radio Euskadi
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar EBBko presidentea. Argazkia: Radio Euskadi

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Zergatik tematzen da Sanchez aginte bakarrean? Itzul gaitezen normaltasunera". Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak mugimenduak espero ditu datorren asteazkenean alarma-estatuaren luzapena bozkatu baino lehen, diputatuek aldeko botoa eman dezaten. "Deseskalatzeko neurrien inguruan, autonomia erkidegoekin itun mekanismo bat sartzeko" eskatu diote Espainiako Gobernuari. EAJk "elkarrekin erabaki eta gobernatzearen" aldeko apustua egin du, eta Nuñez Feijoo eta Quim Torra presidenteek ere hala eskatzen dutela gogorarazi du. Espainiako Gobernuko presidenteari "bere bolizko dorrean giltzapetu izana" leporatu dio, "lurraldeekin bat datozen deseskalatze planak" eskatzen dituen "aldarria" bere gain hartu beharrean. Ortuzarrek azpimarratu duenez, "EAJk ez du inolako interesik gobernu hau erortzeko".

Eusko Jaurlaritzak oposizioko alderdiekin duen komunikazio mugatua dela-eta EH Bilduk egindako kritiken harira Ortuzarrek esan duenez, "EAEko erakundeetako ordezkari guztiak (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, Eudel eta Jaurlaritzaren ordezkaria) astero biltzen dira, nahiz eta Arnaldo Otegiri enbarazu egin bere alderdia ez dagoelako".

Uztailean hauteskundeak deitzeko aukerari begira, Ortuzarren esanetan, "inork ez du bularra hanpatuko birusaren aurka egindakoarekin, jendeak ez duelako ulertuko", eta, horren ordez, "interes alderdikoirik" ez duela esan du: "Ezin dugu denbora galdu". "Irailean deitu izan bagenitu, oposizioak uztailean eskatuko zituen". Ortuzarren ustez, EH Bilduren kontrako jarrerak Eusko Jaurlaritzaren aurka egitea du argudio bakarra. "Herritarrak ez ditugu arriskuak hartuz hautetsontzietara eramango", esan du jeltzaleen liderrak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan.

ETA desegin zeneko bigarren urteurrenean Ortuzarrek adierazi du "erabaki autokritikoa" gustatuko litzaiokeela, "hiltzea gaizki egon zela esanez, batzuek pentsatzen dutelako baina jendaurrean esateari uko egiten diotelako".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude. Maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Andoni Ortuzar argazkiak Gaixotasunak albisteak Pedro Sánchez argazkiak EH Bildu Araba Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur