Politika -

KORONABIRUSA

Iñarrituri isuna jartzen saiatu da Guardia Zibila, Kongresutik etxera bueltan zela

EH Bilduko diputatuak jakitera eman duenez, Barne Ministeriotik dei bat jaso ondoren, alde egiten utzi zioten agenteek, isunik jarri gabe.

El diputado de EH Bildu Jon Iñarritu, en una imagen de archivo.
El diputado de EH Bildu Jon Iñarritu, en una imagen de archivo.
El diputado de EH Bildu Jon Iñarritu, en una imagen de archivo.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari isuna jartzen ahalegindu zen, atzo, Guadia Zibila,  alarma egoera dela eta jarritako trafiko-kontrol batean. Espainiako Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordean parte hartu ondoren, bere etxera bueltan zihoan ezker abetzaleko koalizioko kidea,  A-1 autobidean, Madrilgo Cabrera herriaren parean, alto eman ziotenean.

Iñarrituk Twitter sare-sozialean salatu duenez, hasiera batean, isuna jarriko ziotela esan zioten agenteek, alarma egoerako neurriak ez betetzeagatik. Bere burua identifikatzeko NAN agiria eta lantokitik etxerako desplazamendua baimentzen duen ziurtagaria erakutsi zizkion diputatuak Guardia Zibilari. "20 minutuz zain eduki ondoren, isuna jarriko didatela jakinarazi didate, horretarako arrazoirik eman gabe. Dei bat egin ondoren, barkamena eskatu dute", adierazi zuen diputatuak.

Antza, Barne Ministeriotik dei bat jaso ondoren, alde egiten utzi zioten agenteek, isunik jarri gabe. "Diputatu batekin jarrera hori baldin badute, zer ez ote dute egingo herritar arruntekin?", galdetu zuen Iñarrituk.

Behin egoera argituta, eta Barne Ministeriotik baieztatu dutenez, Fernando Grande-Marlaska Barne  ministroak, "diputatua izanda dagokion begiruneagatik", Iñarrituri deitu zion, eta horrek deitu izana eskertu eta guardia zibilen tratua "zuzena" izan zela esan zion.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Madril Koronabirusa