Politika -

Koronabirusa

Jaurlaritza, "harrituta", probintziak markatuko baitu konfinamenduaren biguntzea

Josu Erkorekak, bozeramaile eta lurralde-politikako arduraduna bera, gogora ekarri du probintzia dela osasunean eskumenik ez duen Euskadiko maila bakarra.

Hainbat sailburuk emandako prentsaurrekoaren irudi bat. Argazkia: EFE.
Hainbat sailburuk emandako prentsaurrekoaren irudi bat
Hainbat sailburuk emandako prentsaurrekoaren irudi bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "harridura" azaldu du asteazken honetan, Espainiako Gobernuak probintziakako faseak zehaztu baitu COVID-19 gaitzak eragindako konfinamenduaren biguntzean; izan ere, probintziek ez dute eskumenik osasunean.

"Ni, Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politikako arduraduna naizen aldetik, probintzien aldeko apustu honek harritu egin nau, kontuan izanik uste genuela Madrilen dagoen Gobernuaren lehentasuna beti izan dela plurinazionaltasuna, Estatuaren egitura abiatzeko", hausnartu du.

Gobernu-bileraren osteko prentsaurrekoan, Erkorekak gehitu du deigarria dela, haren iritziz, probintzia dela Euskadin osasunean eskumenik ez duen maila bakarra. Probintzien garrantzia, osasunean, "ezdeusa" da.

Bozeramaileak adierazi duenez, bere iritzi pertsonala da hori. Onartu egin du Eusko Jaurlaritzak asteartean izan zuela planaren berri, Espainiako Gobernuak iragarri zuenean; beraz, ez dago ebaluazio osorik egiteko moduan.

Iñaki Arriola sailburua ere bazegoen prentsaurrekoan (PSEkoa da Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua); esan duenez, asteazken honetan izandako bileran, Jaurlaritzak ez du aztertu aipatutako plana.

Probintziaren gaiari dagokionez, gogorarazi du Jaurlaritzak, koronabirusaren bilakaeraren berri ematen duenean, probintzietako datuak ere ematen dituela. Konfinamendua biguntzeko planak, adierazi du Arriolak, neurri eta baldintza "orokorrak" jasotzen ditu, eta, kontuan izanik garatu behar dela, "elkarrizketa eta koordinazioa" egon behar dira, Espainiako Gobernuaren eta autonomia-erkidegoetako Gobernuen artean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera Deseskalatzearen azken ordukoa