Politika -

KORONABIRUSA

EAJ: "Alderdien mahaia ekonomiarako izan eta autogobernua errespetatu behar du"

Sanchezekin bideokonferentzia egin dute Moncloako Itunak berrargitaratzeko, koronabirusaren krisitik ateratzeko.

Aitor Esteban. Irudia: EFE
Aitor Esteban
EAJk arlo ekonomikora mugatu nahi du akordioa, eta ez dezala autogobernua zapaldu

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari helarazi dio proposatzen duen "alderdien mahaia" ekonomiaren eta enpleguaren susperraldian zentratu behar dela, eta euskal autogobernua errespetatu behar dela.

Estebanek bideokonferentzia bat egin du Sanchezekin, presidenteak alderdi eta eragile sozial guztiekin hasitako erronda batean, Moncloako Itun batzuk berrargitaratzeko, koronabirusaren krisitik ateratzeko.

EAJko iturriek jakitera eman dutenez, "lehentasuna, behin osasun krisia bideratuta", ekonomia eta enplegua suspertzea izan behar da, eta horretara bideratu behar da "Espainiako Gobernuak proposatzen duen alderdien mahaia".

Estebanek ohartarazi du mahai horrek eta alarma egoerak ezin dutela "eskumen autonomikoak ordezkatu edo xurgatu", eta "erakundeen arteko lankidetza sustatu" behar duela.

"Premisa horiekin, EAJk Espainiako Gobernuak deituko duen alderdien mahaian parte hartuko du, eta bere ekarpen onenak egingo ditu guztiok egoera larri horretatik lehenbailehen atera gaitezen", gaineratu du Estebanek, EAJren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV Lana Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa