Politika -

Pandemia

Alderdiek ez dute akordiorik lortu lehendakariaren agerraldiaren inguruan

Formatuan egon da desadostasuna, eta datorren asteartean elkartuko da Mahaia berriro. Ostiralean Batzorde Iraunkorrak bilera egingo du EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen ekimenak eztabaidatzeko.

Batzorde Iraunkor telematikoa. Argazkia: Efe
Batzorde Iraunkor telematikoa. Argazkia: Efe
Batzorde Iraunkor telematikoa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batzorde Iraunkorreko Mahaiak bilera egingo du datorren asteartean Iñigo Urkullu lehendakariak koronabirusaren kudeaketaz azalpenak emateko egin nahi duen agerraldia nolakoa izango den erabakitzeko; izan ere, gaur alderdiak ez dira ados jarri.

Batzorde Iraunkorra ostiral honetan elkartuko da, telematikoki, EH Bilduren hiru ekimen eta Elkarrekin Podemosen beste bat eztabaidatzeko. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko neurriak izango dituzte eztabaidagai.

Baina lehendakariaren agerraldia noiz eta nola izango den ez dute adostu. Legebiltzarreko iturrietatik jakinarazi dutenez, formatuan dago arazoa, aurrez aurrekoa ala telematikoa. Aukera batek ere ez du denen babesa, eta beharrezkoa da, Legebiltzarreko abokatuen arabera.

Baina Batzorde Iraunkorraren saio horrek ez du lehendakariaren agerraldia soilik hartuko. Kulturaren sektoreari laguntzeko eta merkataritza bonoak sortzeko EH Bilduren bi proposamen ere eztabaidatuko dituzte.

Datorren asteartean beste bilera bat egingo du Batzorde Iraunkorreko Mahaiak, alderdien arteko desadostasunak konpontzeko eta hurrengo saioaren data jartzeko. Baliteke hilaren 24a izatea data hori.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa