Politika -

Koronabirusa

Otegik Sanchezi: "Zer egin nahi duen argitu behar du akordioak egin aurretik"

Jarduera ekonomikoari dagokionez, beharrezko neurriak hartu behar direla esan du, "konfinamendua berriro ezarriko balitz ondorioak okerragoak izango liratekeelako".

Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi
Otegi: ''Moncloako Itunak ez zion herri honi onurarik ekarri''

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioei erantzuteko asmoz Pedro Sanchezen gobernuarekin "hitz egiteko eta akordioak lortzeko" prest agertu da ostegun honetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, baina aldez aurretik "zer egin nahi duen" argitu behar duela ohartarazi du.

"Sanchezek argitu behar du zer egin nahi duen eta zertaz hitz egin nahi duen. Badaude operazio batzuk gobernua kanporatu nahi dutenak, Espainiako batasun sakrosantua zaintzeko. Krisi honetatik ateratzen garenean, zeinen bizkar gainean geratuko da krisi honen faktura? Langileen bizkar gainean? Bestelako politika sozialak egin nahi dira? Galdera horiek argitu behar dira", esan du ETB1eko Egun on Euskadi saioan egindako elkarrizketan.

EH Bilduko koordinatzailearen iritziz, bere garaian egin ziren Moncloako Itunek ez zioten mesederik egin Euskadiri, "ez politikoki, ez ekonomikoki ere".

"Beste gauza bat da guk beti esan dugula hitz egiteko prest gaudela", gaineratu du Otegik, eta erabakiak "talde parlamentarioetatik haratago ere" hartu behar direla gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, oposizioari galderarik ez egitea kritikatu du Otegik. "Maddalen Iriarte oposizioko buruarekin, adibidez, Urkulluk ez du hitz egin. Egoera hori luza daiteke, eta ezin da onartu gutxiengoan dagoen gobernuak inorekin hitz egin gabe hartzea erabakiak", deitoratu du.

Bestalde, Euskadin eta Nafarroan mahai bana eratzeko beharra nabarmendu du, alderdien, erakundeen eta beste entitate batzuen artean akordioak bilatzeko, bestela, "babes akritikoa eskatzen zaigula ematen baitu".

Azkenik, jarduera ekonomikoari dagokionez, beharrezko neurriak hartu behar direla esan du, "konfinamendua berriro ezarri beharko balitz ondorioak okerragoak izango liratekeelako, shock ekonomiko eta soziala eraginez". Bere iritziz, "herritarren osasuna zaintzen ez bada, ezin da ekonomia berpiztu".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV PSOE Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Gaixotasunak Pedro Sánchez Ekonomia EH Bildu PSE-EE Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Maddalen Iriarte Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa