Politika -
Koronabirusa
Rajoyk konfinamendua urratu ote duen ikertzen ari da Barne Ministerioa
Alarma-egoeran ezarritako arauak urratuz, Espainiako Gobernuko presidente ohia kirola egitera ateratzen dela zabaldu du komunikabide batek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohia kalera ateratzen da kirola egitera, debekatuta dagoen arren.
Estatuko telebista-kate batek zabaldu dituen irudietan, kirola egiteko arroparekin eta zira batekin ageri da Rajoy bere etxearen inguruan, Madrilen.
Kazetarien galderei erantzunez, Fernando Grande-Marlaskak baieztatu du Barne Ministerioak ikerketa abiatu duela informazio hori benetakoa den edo ez egiaztatzeko.
Rajoyk alarma-egoera honetan ezarritako konfinamendua urratu duela frogatuz gero, beste edozein herritarrek bezala dagokion isuna ordaindu beharko duela ziurtatu du. "Izenak ez du eraginik izango araudia aplikatzerakoan", agindu du Barne ministroak.