Politika -
Koronabirusa
Enrique Mayak ospitalea utzi du, COVID-19agatik astebete ospitaleratuta egon ostean
Iruñeko alkatea 11:00ak aldera iritsi da bere etxebizitzara, Aste Santuan egindako probaren emaitza jaso ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Enrique Maya Iruñeko alkateak Nafarroako Ospitalea (CHN) utzi du gaur goizean, astebetez COVID-19aren ondorioz ospitaleratuta egon ostean.
Alkatea 11:00ak aldera iritsi da auto ofizialean bere familiaren etxebizitzara, Aste Santuan egindako probaren emaitza jaso ondoren.
Lehenengo testean positibo eman zuen, eta, beraz, zenbait egunez isolatuta egon zen bere etxean. Udalak apirilaren 6an jakinarazi zuen Maya "proba batzuk egiteko" ospitaleratu zutela.