Politika -

Kartzela-politika

Parisko Apelazio Auzitegiak atzera bota du Josu Urrutikoetxea libre uzteko eskaera

Etxerat "haserre" agertu da auzitegi frantziarraren erabakiarekin, presoak espetxeko "mediku zuzendariaren oniritzia" zuelako eskaera egiteko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Apelazio Auzitegiak atzera bota du Josu Urrutikoetxea ETAren buruzagi ohiak osasun arrazoiengatik egin zuen behin-behineko askatasun eskaera, Etxerat euskal presoen elkarteak jakinarazi duenez.

69 urteko ETAko presoa maiatzaren 16an atxilotu zuten, 17 urtez ihes eginda egon ostean, Frantziako Alpeetan, Sallanchesen, eta ordutik Parisen dago preso.

Etxerat "haserre" agertu da auzitegiaren erabakiarekin, eta gogorarazi du Urrutikoetxea dagoen espetxean, La Santen, "gutxienez 19 koronabirus kasu" atzeman dituztela.

Elkarteak presoak espetxeko "mediku zuzendariaren oniritzia" zuela gogorarazi, eta kritikatu du Urrutikoetxearen familiari ez diotela erabakiaren berri eman "abokatuak esku hartu duen arte".

"Josu Urrutikoetxearen familiak, Bake Bideak eta Bakearen Artisauek egindako salaketa publikoarekin bat egiten dugu, eta bere askatasuna aldarrikatzen dugu, beharrezko zaintza jaso dezan", adierazi du Etxeratek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Paris Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak