Politika -
Koronabirusa
Calvok negatibo eman du koronabirusaren proban, baina emaitza ez da behin betikoa
Espainiako Gobernuko presidenteordea ospitalean dago, isolatuta, eta datozen orduetan proba gehiago egingo dizkiote.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak negatibo eman du koronabirusaren proban, baina emaitza ez da behin betikoa, EFE agentziak zabaldu duenez.
Arnasteko arazoak dituela eta, ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du, isolamenduan. Datozen orduetan proba gehiago egingo dizkiote.
Emaitzak eskuragarri dauzkatenean publiko egingo dituztela zehaztu du Espainiako Gobernuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea