Politika -

Koronabirusa

Marlaskak baieztatu du Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatuko duela

“Langileek eta aireportuaren zuzendaritzak hala eskatzen dutelako” egingo du lan hori Larrialdietarako Unitate Militarrak, Espainiako Barne ministroak esan duenez.

Larrialdietarako Unitate Militarrak hartuko du bere gain aireportua desinfektatzeko lana
Loiuko aireportua
Larrialdietarako Unitate Militarrak hartuko du bere gain aireportua desinfektatzeko lana

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak berretsi du Espainiako Armadaren Larrialdietarako Unitate Militarra Euskal Herrian zabalduko dela eta Loiuko aireportua desinfektatuko duela.

Horrela, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak goizean iragarritako errepikatu du ministroak. Mendiak esan duenez, Armadak Euskadin “funtzioren bat” egin behar izanez gero, “egin egingo du”, ezin baita baztertu “Euskadin bizitzak salbatzeko baliagarria izan daitekeen edozein baliabide”. Horren ildotik, Larrialdietarako Unitate Militarrak lan hori “langileek eta aireportuaren zuzendaritzak hala eskatzen dutelako” egingo duela azaldu du Espainiako Barne ministroak.

“Espainian Europako neurririk zorrotzenak hartu dira, eta mundu mailako zorrotzenetakoak. Ezin dira beste tokietakoekin alderatu, eta osasun agintarien irizpideen arabera egiten dira”, esan du Grande-Marlaskak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Politika Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria