Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Mendia: 'Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatuko du'

Idoia Mendiak kritikatu egin du sektore arteko mahaia osatzeko EH Bilduk egin duen eskaera, eta goraipatu egin ditu aginte bakarrak EAEri ematen dizkion baliabideak.

Idoia Mendiaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Idoia Mendiaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Idoia Mendiaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

play icon 19:03

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan azaldu duenez, "aurrekaririk gabeko egoera baten aurrean gaude, baina gobernuak koordinatuta ari dira Covid-19ren aurkako lanean, gizarteak eta ekonomiak pairatuko duten kaltea txikitzeko". Guztia amaitzen denean "neurri gogorrak" hartu beharko direla berretsi du.

"Amaitzen denean kudeaketa kritikatuko da, baina orain gure arreta borrotan jarri behar dugu". Arnaldo Otegik Radi Euskadin egindako adierazpenak kritikatu ditu: "EH Bilduk azaldu egin beharko du zergatik ez zen joan aurrekoan Kongresura osasun arrazoiengatik, orain mahaiak eta bilerak proposatzen baditu. Alderdiok baditugu bideak gure proposamenak lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari helarazteko". Independentistei kritikak bide zuzenetatik egiteko eskatu die.

Mendiak gezurtatu egin du "aginte bakarrak" gobernu edo erkidegoetako parlamentuei eskumenak kentzen dizkienik. "Koordinazioaz ari gara, esfortzu guztiak bideratzeaz. Ez da lurralde gaiez eztabaidatzeko unea". Buruzagi sozialistaren ustez, alarma egoerak erraztu egingo du laguntza: "Beharrezkoa da Espainian erabilgarri dauden baliabide guztiak Euskadin ere egotea".

"Une jakin batean Armadak Euskadin kanpaina-ospitalea jarri behar badu bizitzak salbatzeko, ez genuke baztertu beharko", adierazi du PSE-EEren buruak, eta gaineratu Espainiako Armadak Loiuko aireportua desinfektatuko duela.

"Felipe VI.a erregeak hartutako neurria egokia da, baina erakundeari kalte egiten dio errege emerituaren balizko portaera desegokiak eta delituak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errege-etxea Politika Espainiako Felipe VI.a Idoia Mendia Alderdi politikoak Gaixotasunak Gizartea PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa