Politika -
Espainiako errege etxea
Felipe VI.ak herentziari uko egin eta Juan Carlosi diru-kopuru ofiziala kendu dio
Errege Etxeak ohar bat argitaratu du. Legezkoa ez den edozein aktibo, inbertsio eta finantza egiturari uko egingo dio Felipe VI.ak, "zintzo jokatzeko".
Agentzia | Erredakzioa
Juan Carlos I.a aitaren herentziari uko egin dio Felipe VI.a erregeak, baita edozein aktibo, inbertsio eta finantza egiturari ere, haien jatorria legezkoa ez denean "zintzo jokatzeko".
Errege Etxeak ohar bat argitaratu du. Gainera, Juan Carlos errege emerituak aurrekontuetatik diru-kopurua jasotzeari utziko dio.
Felipe VI.a 'offshore' sozietate baten onuraduna zela jakitera eman dute zenbait komunikabidek asteburu honetan. Sozietatea Juan Carlos I.ak sortu zuen, Saudi Arabiak emandako 65 milioi euroekin lotuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea